apartado privado
Albisteak
<< itzuli
Kontzertuak San Marko Gotorlekuko Kultura eta Jolas Gunean
2010-06-03
Mikel Durán Errenteriako Turismo eta Merkataritza zinegotziak adierazi digunez, Errenteriako Udalak Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentzia eta XpressionK Elkartearen laguntzaz kontzertuen programa aberatsa antolatu du udako hilabetetarako San Marko Gotorlekuko Kultura eta Jolas Gunean.

San Marko gotorlekuak hamaika gune eta ekintza kultural eskaintzen dizkio bisitariari, hala nola museoa, Errenteria eta Oarsoaldea eskualdeko turismo informazio puntua, taberna-jatetxea, euskal kostalde eta barrualdeko panoramika ikusgarria eskaintzen duen begiratokia eta gotorlekuaren kanpoaldean haurrentzako jokoak dituen aisialdi gunea.

Gotorlekuaren barrualdea bisitatzen duenak Armen Patioa ezagutu ahal izango du, tunel ezberdinez komunikatuak dauden artilleria bateriak ikusi, edota lubanarroa edo fosoa defendatzeko kaponerak bisitatu. Ezin ahaztu terrazako begiratokiak eskaintzen duen 360ºko bistaz, bertara igogailu panoramikoa hartuz igo daitekeelarik.

Bisita libreaz gain, bisita gidatuak eskaintzen dira hizkuntza ezberdinetan; gotorlekuaren historia eta txoko guztiak inork baino hobeto ezagutzeko aukera paregabea.

Kontzertuak igande arratsaldetan izango dira gotorlekuan bertan, 18:30etatik 20:00ak arte. Estilo ezberdinetako musika izango da bertan: jazz, blues edo rythm&blues, eta baita pop rock, country eta folk ere.

  • Ekainak 6, 18:30etan:
    STAY BLUES (Blues, Rythm&Blues)


  • Ekainak 13, 18:30etan:
    J.345 (Swing, Jazz)<(li>

  • Ekainak 20, 18:30etan:
    FLORENCIA BEGUE (Jazz, Bossa)


  • Ekainak 27, 18:30etan:
    EPA JAZZ TRÍO (Jazz)


  • Informazio gehiago:
    San Marko Kultura eta Jolas Guneko informazio puntua
    943 449 638
    turismo@errenteria.net
    www.errenteriaenverde.net
    www.oarsoaldea-turismo.net

    Gotorlekuko ordutegia:
    Uztaila eta abuztua: asteartetik igandera, 10:00-21:00
    Urtean zehar: asteartetik igandera, 10:00-17:00

    Turismo bulegoa eta museoaren ordutegia:
    apirilaren 24tik urriaren 31 arte, asteazkenetik igandera: 11:00-14:00 / 16:00-18:00.
    Bisita gidatuak orduro

    Albisteak
    Oarsoaldea Eskualdeako Turismo Bulegoa- Aialde, 2-20180 Oiartzun - Tel.: (00 34) 943 494 521 - turismo@oarsoaldea.net