|
Albisteak |
| << itzuli |
| DORNA proiektu europearreko bazkide eta adituak Oarsoaldean |
| 2010-06-18 |
Haritz Salaberria, Oarsoaldea Eskualdearen Garapen Agentziako lehendakaria eta Lezoko alkateak adierazi digunez, datozen ekainak 21, 22 eta 23 egunetan Oarsoaldeak DORNA (Baliabideen Garapen Jasangarri eta Antolatua Ipar-sartalde Atlantiarrean) Proiektu Europarreko partaideen bisita jasoko du. Bertan Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziak ere bazkide bezala hartzen du parte, Albaola Elkartearekin batera. Proiektuak a Coruñako Diputazioa du talde-buru bezala, eta herrialde ezberdinetako bazkideak ditu: Xunta de Galicia-ko Consellería Do Mar, Galiziako Arkitektoen Eskola Ofiziala, Portugaleko Itsas Industrien Elkartea eta Eskoziako GalGael Trust itsas-kultur Elkartea. DORNA proiektua EGEF (FEDER) fondoen bitartez kofinantziatua dago, Espazio Atlantikoa Nazioarteko Programa barruan hain zuzen, eta Europako kostalde atlantikoko itsas ondarearen kontserbazioan eta berreskurapenean zentratzen da; horrela tokiko ekonomiak dibertsifikatuz eta Europako herrialde ezberdinen arteko sinergiak aprobetxatuz. Jarduera ardatz hauei esker jarraian azaltzen diren helburuak gauzatuko dira: • Atlantiar herrialde europearren itsas-ondarearen identifikazio eta balio ematea. • Atlantiar ontzi tradizionalen kulturaren sustapen eta berreskurapena • Atlantiar esparruan ontzi tradizionaletan espezializatua dagoen ontzigintza sektorearen sustapen endogeno eta jasangarria. • Sektore turistikoaren garapena, atlantiar kulturarekin lotura duten produktu berrien merkaturatzearekin (nautika tradizionala) Horrela; Galiziako, Portugaleko eta Eskoziako bazkide eta adituek Oarsoaldea Eskualdea bisitatuko dute, eta hemen egongo diren hiru egunetan zehar agenda beteta izango dute: besteak beste hainbat euskal ontziola bisitatuko dituzte; hala nola Orioko Mutiozabal ontziola edota Pasaiako Ondartxo Itsas Kulturaren Zentroa. Azken honetan gainera itsasontzi tradizionalen erakusketa ikusi ahal izango dute. |
|
|
 |
Albisteak |
|
|
|