apartado privado
Albisteak
<< itzuli
"Itsas Ondarearekin hitzordua" hitzaldi zikloa
2010-06-18
Haritz Salaberria Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziaren lehendakariak eta Lezoko alkateak adierazi digunez, OARSOALDEA Eskualdeko Garapen Agentziak Albaola Elkartearen laguntzaz euskaldunen itsas ondareari buruzko jardunaldiak antolatu ditu. Jardunaldi hauek DORNA proiektuaren (Baliabideen Garapen Jasangarri eta Antolatua Ipar-sartalde Atlantiarrean) parte dira; Europako zonalde atlantikoan itsas ondarea berreskuratzea eta balorean jartzea helburu duen proiektua.

 Euskaldunen itsas ondarea euskal kostaldeko garapen turistikorako elementu klabea dela uste dugu, eta honen adierazgarri dira itsas ondarearekin lotutako Pasaiako hainbat baliabide turistiko, hala nola ireki berri den Ondartxo Itsas Kulturaren Zentroa edota Mater Ontzi Museoa.

Hitzaldi ziklo hau itsasontzi tradizionaletan eta orokorrean itsas ondarean interesa duten partikularrei, elkarteei eta erakundeei zuzenduta dago. Eta hauen helburua gaur egun euskal itsas ondareak dituen erronkei buruz hausnarketa egitea eta gure gizartearentzat itsas ondareak eskaintzen dituen aukerei buruz informatzea eta sentsibilizatzea dira.

Hitzaldiak dohainik izango dira eta ekainak 21, 22, 23 eta 24 egunetan ospatuko dira itsas kulturarekin lotutako toki ezberdinetan. Jardunaldi bakoitza 30 minutuko bi hitzaldiz osatuta egongo da, eta hitzaldien ostean eztabaida txanda irekiko da.

Egitaraua:

Astelehena ekainak 21, 19:00
Tokia: Mater Ontzi-museoa (Pasai San Pedro)
  • Legeak, matematikak eta itsasontzi tradizionalak. Hizlaria: Josep Antón Trepat i Albero, Catalunyako Telebistako ‘Thalassa, el mar’ saioko erreportaria, Bartzelonako Nazioarteko Erakusketa Nautikoaren ‘Ontzi Tradizionalak’ espazioko koordinatzailea eta itsas ondarea eta kulturari buruzko ‘Argo’ aldizkariaren erredakzio-burua
  •  Itsas ondarearen babesa. Hizlaria: Manu Izagirre Lacoste, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Saileko Ondare-teknikaria.

Asteartea ekainak 22, 19:00
Tokia: Pasaiako Udaletxea (Pasai Donibane)
  • Aurkezpena. Maider Ziganda, Pasaiako alkatea.
  • Itsas ondarea garapen-faktore bezala. Hizlaria: Fernando Nebreda Díaz de Espada, Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziaren Zuzendari Gerentea.
  • Dorna Proiektuaren aurkezpena. Hizlaria: A Coruñako Diputazioa, Dorna Proiektuaren lerro-burua.

Asteazkena ekainak 23, 19:00
Tokia: Untzi Museoa (Donostia)
  • Itsas ondarea, museoak eta gizartea. Itsas kulturaren babeserako beharrezko elkarlana. Hizlaria: Pablo Carrera, Galiziako Museo do Mar- en Zuzendaria
  • Itsas ondarea Euskal Herrian. Hizlaria: Soco Romano, Donostiako Untzi Museoaren Zuzendaria.

Osteguna ekainak 24, 19:00
Tokia: Pasaiako Udaletxea (Pasai Donibane)
  • Itsas Ondarea berreskuratzen ontzigintzaren bidez. Hizlaria: Xabier Agote Aizpurua, Albaola Itsas Kultur Erakundearen Lehendakaria eta Ondartxo Itsas Kultur Zentroaren Zuzendaria
  • Itsas ondarea babestu eta balorean jartzeko gaur egungo erronkak. Hizlaria: Xabier Alberdi Lonbide, Historian doktorea EHUko Filologia, Geografia eta Historia Fakultateko Erdi Aroaren, Aro Berriaren eta Amerikaren Historia Sailean.
Hitzaldi zikloen egitaraua(PDF)
Albisteak
Oarsoaldea Eskualdeako Turismo Bulegoa- Aialde, 2-20180 Oiartzun - Tel.: (00 34) 943 494 521 - turismo@oarsoaldea.net