apartado privado
01. Aiako Harria Parke Naturala


6.913 hektarea dauzka eta Donostiako, Oiartzungo, Irungo, Errenteriako eta Hernaniko udalerriak hartzen ditu.

Parke Naturala deklaratu zuten 1995eko apirilean. Aiako Harria Parke Naturalaren barruan mendigune paleozoikoa dago. Izan ere, Euskadiko aztarna geologiko zaharrenak dira.

Azaleraren %30 zuhaitz-masa autoktonoa da, gehienak haritzak eta pagoak dira, hain zuzen ere. %45, berriz, hazkuntza azkarreko zuhaitz-landaketak dira.

Aiako Harria Parke Naturalean oraindik ezagutzeke ditugun ibilbideetan barrena galduko gara eta haritzez eta pagoez osatutako basoetan zehar murgiltzeko aukera izango dugu. Gainera, antzinako jatorrira itzultzearen sentimendua izango dugu. Nolanahi ere, natura hurbila eta bizitzaz betetakoa sentituko dugu.

Barrengoloiako inguruan, Parke Naturalaren barruan, bi zerbitzu berri eskaintzen dira udaran: alde batetik, Aiako Harria Parke Naturalaren inguruko harrera eta informazio zerbitzua: fauna, flora, habitat naturalak, kultur-ondarea, arauketa, mendi-ibilbideak, ... Bestetik, Parke Naturalean ibilbide ezberdinak osatzeko gida zerbitzua.


  








Naturguneak
<< itzuli
01. Bianditz Ibilbidea
02. Oieleku Ibilbidea
03. Sorondo Ibilbidea
04. Egiar - Urkullu Txiki Egia Ibilbidea
05. Langagorri - Aizpitarte Ibilbidea
06. Urdaburu Ibilbidea
07. Añarbeko urtegia eta basoa
08. Barrengoloia - Aizpitarte Ibilbidea
09. Arditurri Ibilbidea
10. Aiako Harria Ibilbidea
11. Oiartzun - Aritxulegi Ibilbidea
12. Aritxulegi - Enarri - Aritxulegi Ibilbidea
13. Listorreta Ibilbidea
14. Listorreta Atsedengunea
15. Aldura Ibilbidea
Oarsoaldea Eskualdeako Turismo Bulegoa- Aialde, 2-20180 Oiartzun - Tel.: (00 34) 943 494 521 - turismo@oarsoaldea.net