| Nork ez du gustuko belaontzi ederrean igo eta euskal kostaldea ezagutzea? Toki interesgarri batetik bestera ibiltzea? Edo besterik gabe belaontzian eguzkia hartzea, arrantza egitea eta inor iristen ez den kaletan eta hondartzetan bainatzea? Nahiz eta nabigatzen ez jakin, Jaizkibel Itsasketa S.L. Kirol Eskolak segurtasun osoz eraman eta ekartzen gaitu, marinel adituak baitira. Bidaian oihalekin, timoian eta maniobrekin lagundu ahal izango dugu, betiere gainbegiratuta. Jarduera haurrentzat nahiz helduentzat da. Horretarako, irteera desberdinak diseinatu dituzte eta denbora librearen arabera hauta daitezke: - Egun bateko irteerak: Hondarribia-Donostia: txangoa Hondarribiako kirol-portuan hasten da 10:00ak inguruan; "Kuluxka" itsasontzian kostaldea inguratzen da Donostiako badiarantz. Pasaiako portuan geldialdi bat egiten da.
Pasai Donibane bisitatu ostean, bidaia jarraitzen da. Donostiako badian belaontziak ainguratu egiten du Santa Clara irlaren aurrean eta bainatu nahiz hamaiketakoa egin daiteke. Hondarribiarantz bueltan, "Kuluxka" belaontziaren brankak ilargiarrainen, hegaluzeen, izurdeen, dordoken eta abarren konpainia bilatuko du, denboraldiaren arabera, ohikoak baitira. Ordutegia: irteera 10:00etan, buelta 19:00etan. Tokiak: gehienez 10 pertsona. - Irteerak eguerdian: Hondarribia-Sokoa-Donibane Lohizune-Hondarribia: txangoa Hondarribiako kirol-portuan hasten da 10:00etan eta 16:00etan. "Kuluxka" belaontzian kostaldea inguratzen da Sokoa-Donibane Lohizuneko badiarantz. Kostaldeko badiarik ederrenetarikoa da eta, normalean, bizitzaz betea dago. Ainguratu ostean, ontzian bainuaz eta hamaiketakoaz edo askariaz gozatu ahal izango da.
Ordutegia: goizetan: irteera 10:00etan, buelta 14:00etan; arratsaldetan: irteera 16:00etan, buelta 20:00etan. Tokiak: gehienez 10 pertsona. - Asteburuetan irteerak: Hondarribia/Donostia/Getaria. Tokiak: gehienez 6 pertsona.
- Ekainak 4tik 8ra irteera: Kantauri Itsasoan nabigazioa: Hondarribia, Getaria, Lekeitio, Elantxobe, Castro Urdiales, … Tokiak: gehienez 6 pertsona.
- Uztailak 28tik 31era irteera: Kantauri Itsasoan nabigazioa: Hondarribia, Getaria, Lekeitio, Elantxobe, Castro Urdiales,... Tokiak: gehienez 6 pertsona.
- Abuztuak 6tik 10era irteera: Kantauri Itsasoan nabigazioa: Hondarribia, Getaria, Lekeitio, Elantxobe, Castro Urdiales,... Tokiak: gehienez 6 pertsona.
- Abuztuak 13tik 17ra irteera: Kantauri Itsasoan nabigazioa: Hondarribia, Getaria, Lekeitio, Elantxobe, Castro Urdiales,... Tokiak: gehienez 6 pertsona.
OHARRA: irteerak itsasoaren egoerak uzten duenean egingo dira eta betiere patroiaren irizpideari jarraituko zaio. Eusko Jaurlaritzak homologatutako Eskola. |