| Oarsoaldean jarduera desberdinak egin daitezke. Oinez, bizikletaz, zaldiz paseo ederrak egingo ditugu, globoan zeruraino igoko gara, txalupan itsasoratuko gara, museoak bisitatuko ditugu, etab. Baina Oarsoaldeak lasaitzeko edo tratamendu osasuntsuak jasotzeko aukera ere ematen digu. Horiek guztiak Elorsoroko kiroldegiko termek eskaintzen dizkigute. Oiartzungo udalerrian daude. Astialdirako eta osasunerako Elorsoro termetako gorputz-tratamenduak oso egokiak dira. Honako hauek dira termak eskaintzen dituen zerbitzuak: - Pedilubioa: bi ontzi (hotza eta beroa) oinak sartu eta zirkulazioa estimulatzeko.
- Hidromasaje igerilekua: hidromasajeko igerileku handia. Uraren bidez kanpora atera daiteke. Halaber, burbuilak botatzen dituzten oheak, ur-txorrotak, zisne-lepoak... ditu. Urak tenperatura horretan lasaitu egiten du, muskulu-kontrakturak saihesten ditu, odol-irrigazioa hobetzen du...
- Eskoziako dutxa: ur hotzaren eta beroaren arteko kontraste-dutxa, organismoa aktibatzeko.
- Sirimiri: sirimiri dutxaz hornitutako kabina, tenperaturak talka egiteko.
- Santiago bidea: errekarriz hornitutako bidea. Oinak masajea jasotzen duen bitartean, zirkulazioa aktibatzen da eta, horretarako, txorrota hotzak eta beroak daude.
- Sauna: tenperatura: 80º-90º eta hezetasuna: %10-30. Ezin hobea da izerdia bota eta organismoa garbitzeko.
- Hammam edo lurrun-bainua: tenperatura: 40º-45º eta gutxi gorabeherako hezetasuna: %100. Lasaitu eta baretu egiten du, arnas bidea irekitzen du eta azala hidratatzen da.
- Ur hotzaren putzua: ur hotzezko ontzia bero-saioaren ondoren zirkulazio-sistema aktibatzeko.
- Terma: tenperatura: 50º-60º; gutxi gorabeherako hezetasuna: %70. Organismoa garbitzeko eta izerdia botatzeko aproposa.
- Lasaitasun zona: zirkuitua egin ostean, komenigarria da giro lasaian atseden hartzea.
|